XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) zerriei egin ohi zaizkien oihuak eginez eta abar.
Adierazpen orokor horien adibideak emango ditugu segidan.
2Otso edo zakur gisa sumatzen den labore izpirituarekin hasiko gara.
Ikusmolde hori gauza arrunta da Frantzian, Alemanian eta herri eslaviarretan.
Hala, haizeak laborea mugitzen duenean, nekazariek esan ohi dute
Haurrek labore-soroetara joan nahi dutenean, ale buruak hartzera edo nabar-loreak biltzera, halakorik ez egiteko esaten zaie, zeren eta
Haurrei kontu egiteko esaten zaien otso hori ez da otso arrunta, askotan aipatzen baitira labore otsoa, zekale-otsoa edo antzekoak; honelakoak esan ohi dituzte:
Ordea, otso baten itxura osoa du.
Feilenhof inguruan (Prusiako ekialdean), otsoa soroan korrika ikusten zutenean, nekazariek buztana airean altxata ala lurrean herrestan zeraman begiratzen zuten.
Lurrean herrestan bazeraman, atzetik joan eta eskerrak ematen zizkioten onura zekarkielako, are jaki gozoak ere jartzen zizkioten aurrean.
Baina buztana jasota bazeraman, jazarri egiten zioten eta akabatzen saiatzen ziren.
Kasu horretan otsoa emankortasun ahala buztanean duen labore izpiritua da.
Zakurra eta otsoa labore-izpiritu gorpuztu gisa ageri dira uzta ohituretan.
Esate baterako, Silesiako zenbait aldetan, azken azaoa ebakitzen edo lotzen duen pertsonari gari-zakurra edo ilar-zakurra deitzen zaio.
Baina Frantziako iparrekialdeko uzta-ohituretan ageri da argien labore-zakurraren ideia.
Hala, uztagile batek, gaixorik dagoelako edo gogorik ezaz edo alferkeriaz, ezin badio jarraitu bere aurrekoari, esan ohi dute
Vosgeetan uzta-maiatzari
Jurako Lons-le-Saulnieren, azken azaoari zakurra deitzen diote.